XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MANU: Egiya, argirik ere ez da sartzen.

MIKELA: ¿Zer egin otedu gure Josek? an egongo da esheomo bat bezela.

MANU: ¿Eskuak lotu ta arbastarekiñ, erdi larru gorriyan?.

MIKELA: Alegiya esan nai nuke, egongo dala pasientziz jantzi ta....

MANU: Gisa ortako jazkerik ez det ezagutzen.

MIKELA: ¿Ona iruritzen al zaizu?.

MANU: ¿Zeiñ, José? aiñ ona....

MIKELA: Gizarajuak esker aundirik irabazten ez badu ere, echerako arreta, aundiya du.

MANU: Bai, arrazoi dezu, bañan....

MIKELA: ¿Bañan zer?.

MANU: Nai baluke ezkon araziko gendukiela illoba Antoni rekiñ, baldin zure gogokua bada.

MIKELA: Ez da asmo charra Manu, gu zartu gera, eta laguntza on baten bearrian arkitzen gera.

¿Berak nai otedu?.

MANU: Deitu zaiogun, eta esango diyogu gure asmua zerdan.

MIKELA: ¿Bañan Antonik naiko aldu?
MANU: Ori gero jakingodegu: aurrena jakiñ zagun mutillaren berri.

¿Deituko diyot?.

MIKELA: Bai, dei zaizu lenbailen.

MANU: (Deika) José... Jose... (Ez du aditzen; lo egongo da) (Deika) José....

JOSE: (Barrendik) Jauna....

MANU: Atoz gora.